Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den asteburuan ekin zioten, Zizurkilen, 2016-17 denboraldiko Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketari. Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute Zestoako kiroldegiko frontoian. Partidak larunbat arratsaldean izango dira.
Lehiatuko diren pilotarien artean Leire Lopetegi eta Maialen Etxeberria izango dira, Zestoako Pilota Elkarteko lehen bi emakume federatuak.
Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa da, eta bi mailatan ariko dira pilotariak: 1. mailan, 6 bikote lehiatuko dira, multzo bakarrean; eta 2. mailan, 9 bikotek jokatuko dute, 5 A multzoan eta 4 B multzoan.
Emakumea Pilotari Txapelketaren gaineko informazio guztian esteka honetan duzue: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=662&idioma=eu
IRUZKINDU