Albisteak
Bidegorriari buruzko bilera Udaleko ordezkariekin
— 2016-11-04Ostiral arratsaldean 19:00etan Bidegorriaren inguruko bilera izango da Arroabeko eskolako gimnasioan. Bertan herritarrak Udaleko ordezkariekin bilduko dira. Bilera horretara agertzeko deialdia egin diete herritarrei ohar honen bidez:
Jakingo duzuenez, indar egiten hasi gara Urola bailara osoa elkartuko duen Bidegorrian falta den zatia behingoz egin dadin eta jada osatu dugu hau bultzatzeaz arduratuko den herritarron batzorde irekia.
Hori horrela, oso garrantzitsua iruditu zaigu horren gaineko informazioa duten eta bide horretan paper garrantzitsua joka dezaketen Zestoako Udaleko ordezkari politiko eta teknikariak gurera gonbidatzea, prozesua zertan den eta hemendik aurrera zer pauso emango dituzten azal dezaten.
Bidegorria lortzeko prozesuan bilera garrantzitsua izango dela uste dugu, eta beraz, Arroako eta inguruetako herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU