Albisteak

Zestoako eta Aizarnazabaleko jubilatu eta pentsiodunek Lizarrara irteera egingo dute urriaren 15ean

Zestoako eta Aizarnazabaleko jubilatu eta pentsiodunek Lizarrara irteera antolatu dute urriaren 15erako, osteguna. Goizeko 8:00etan abiatuko dira Zestoatik, eta lehen geldialdia Iratxeko monasterioan egingo dute, bisita gidatuaz gozatzeko.

Ondoren, Iratxe jatetxean bazkalduko dute. Menua, honako izango da entsaladilla errusiar erara, kogolloa binagretan, bakailaoa piperrarekin edo txerri ukondo errea. Izena ematerakoan, parte-hartzaileek ukondoa edo bakailaoa nahi duten zehaztu beharko dute. Menuak ardoa, postrea —arroz esnea— eta kafea ere izango ditu.

Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da. Horretarako, jubilatuen bulegotik pasatu beharko da, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide