Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Greba egunean, azaroak 11, asteazkenean, 08:00etan plazan elkartuko dira piketeak egiteko, eta ondoren hamaiketakoa izango dute. 10:30ean Gur utzean bilduko dira, autoz Donostiara joateko. Han, 12:30ean hasiko da manifestazioa, Pio XII.etik. Arratsaldean, berriz, Zestoan egingo dute manifestazioa, 18:00etan plazatik abiatuta.
«Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!» lelopean egin dute grebarako deia euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuek. Deitzaileek azaldu dutenez, «langileon pobretzearen aurka, soldatak igotzearen alde eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan» ere egingo dute greba.
Etxebizitzaren auzia jarri dute aldarrikapenen erdigunean: «Etxebizitzak bermatutako eskubidea izan beharko luke, publikoa, osasungintza eta hezkuntza diren neurri berean». Horretarako, «espekulatzaileen espropiazioa», «jardun espekulatiboaren debekua» eta «etxebizitzen antolaketa justua, langileriaren beharren araberakoa» eskatu dituzte. Berehalako neurrien artean, berriz, «etxegabetze guztien etetea eta alokairuaren prezioen jaitsiera» aldarrikatu dituzte.