Albisteak

Amaitu dituzte Lasaorreka bideko asfaltatze lanak

Zestoako Udalak amaitu du Lasaorreka bidean, Otolatik Itzirako bidegurutzera arteko errepide zatian, asfaltoa berritzeko lanen bigarren fasea. Joan zen urtean egin zuten lehen fasea, eta oraingo lanekin errepide zati horretako asfaltatze lanak osorik bukatu dituzte. Bigarren faseko lanak Asfaltos Urretxu SA enpresak egin ditu, eta guztira 67.180,52 euroko kostua izan dute, BEZa barne.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide