Albisteak

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du azaroaren 7an, 9an eta 10ean

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elikagaien eta oinarrizko produktuen bilketa antolatu du azaroaren 7rako, 9rako eta 10erako. Zestoan, Gesalaga kalean egingo dute bilketa, hiru egunetan.

Lehenengo bilketa larunbatean izango da, 10:30etik 13:00etara. Astelehenean eta asteartean, berriz, arratsaldez jasoko dituzte produktuak, 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek herritarrei bilketa puntura gerturatzeko eta, ahal duten neurrian, ekarpena egiteko deia egin diete.

Azkoitian eta Azpeitian ere egingo dituzte bilketak talde sozialistako kideek, egun eta ordutegi berberetan. Antolatzaileek herritarrei bilketa puntuetara gerturatzeko eta, ahal duten neurrian, ekarpena egiteko deia egin diete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide