Albisteak

Zubimusu inguruan trafikoa oztopatuta egongo da bihar eraikuntza lanak direla eta

Bihar, azaroak 4, asteazkena, Zubimusu inguruan zirkulatzeko zailtasunak izango dira, etxebizitza eraikin berriko lanen ondorioz. Trafikoa ez dute erabat etengo, baina ibilgailuei txandaka emango diete pasatzeko baimena.

Zubimusun eraikitzen ari diren etxebizitza eraikin berrian hormigoia botatzeko lanak egingo dituzte bihar. Lan horiek direla eta, kamioi bat egongo da egun osoan bidegurutzean, eta Zubimusu kalean ere etengabe ibiliko dira kamioiak. Ondorioz, trafikoa ez dute erabat moztuko, baina zirkulazioa oztopatuta egongo da eta ibilgailuei txandaka emango diete pasatzeko baimena.

Udalak, herritarrei pazientzia izateko eskatu diete, eta ahal den neurrian, egun horretan errepide hori erabiltzea saihesteko gomendatu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide