Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Hitzetik Loratu egitasmoaren baitan antolatutako helduentzako idazketa sortzaile tailerrak baditu data berriak. Hasiera batean apirilerako aurreikusita zegoen saioa atzeratu egin behar izan zuten Nerea Ibarzabal idazlearen agenda kontuak tarteko, eta azkenean azaroaren 14an eta 21ean egingo da, liburutegian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrez izena eman zutenek ez dute berriro izena eman beharrik. Tailerrean parte hartu nahi duten gainerako herritarrek, berriz, liburutegira jo beharko dute izena ematera.
Helduentzako tailerrak idazketa blokeoak gainditzea, pentsamenduak askatzea eta autoezagutza lantzea ditu helburu. Horretarako, idazketa espontaneoa eta jolasa uztartuko dituzte saioetan, parte-hartzaileei hitzekin esperimentatzeko aukera eskainiz.