Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 5eko Errege Magoen kabalgata antolatzeko laguntza behar dutela jakinarazi du kabalgata taldeak. Hain zuzen ere, aurrez egin beharreko antolaketa lanetan laguntzeko zein ospakizunean bertan parte hartzeko boluntarioen bila dabiltza.
Taldeko kideek azaldu dutenez, gaur egun hiruzpalau guraso baino ez daude antolaketa lanetarako, eta ospakizuna behar bezala aurrera eramateko “laguntza ezinbestekoa” dela nabarmendu dute. “Ekitaldiak ilusio handia sortzen du umeen artean, eta guztion artean giro berezia eta ahaztezina sortzen dugu baina horretarako ezinbestekoa da zuen laguntza” adierazi dute. Era berean, boluntarioak lortu ezean, kabalgata galtzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute.
Laguntzeko prest daudenek 665 719 534 telefono zenbakira idatzi beharko dute azaroaren 15a baino lehen.