Albisteak

Musika eta jan-edan goxoa uztartu zituzten atzo Laiak dendan

Soinu loturak kontzertu gastronomikoa izan zen atzo, urriak 30, Laiak dendako txokoan. Giro ederrean, musikaz eta jan-edan goxoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, bost kanta, bost pintxo eta bost ardo uztartzen zituen saioan.

Gorka Hermosa eta Edurne Zabalo musikariak aritu ziren, akordeoiarekin eta klarinetearekin, eta Josema Azpeitia izan zen aurkezlea. Dendako txokoa musikaren eta gastronomiaren topagune bihurtu zuten, doinuak eta zaporeak elkarrekin dastatzeko proposamenarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide