Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Egun bat aurreratuta, Gau Beltza ospatu zuten atzo Arroabean. Sakulupe Guraso Elkartearen gidaritzapean, auzoko hainbat eragilek hartu zuten parte ospakizunean.
Bezperan hasi zituzten prestaketak, Txepetxan kalabazak hustuz. Atzo arratsaldean ere Txepetxan abiatu zuten egitaraua.
Ondoren, kalejira isila egin zuten, eta plazan dantzatu ostean, frontoian elkartu ziren txokolate beroa hartu eta bizkotxo lehiaketako opilak dastatzeko. Izaro Isidro eta Amaia Buegaña izan ziren irabazleak. Photocalla ere izan zuten argazkiak ateratzeko. Txomin tabernak antolatutako piñatarekin amaitu zuten eguna.


