Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Errigorak udazkeneko kanpaina jarri du martxan, “Auzolanean euskara, sustraitik espaziora” lelopean. Urriaren 22an hasi zen kanpaina, eta azaroaren 12ra bitartean izango da Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko aukera. Saskien balioaren %25 bertako euskalgintza sustatzera bideratuko da, besteak beste, AEKren, ikastolen eta euskararen aldeko bestelako egitasmoen jarduna laguntzeko.
Aurten ere hiru saski izango dira aukeran, bakoitza produktu sorta ezberdinarekin:
+ Saski beltza (60 euro): Ardo beltz gaztea, ilarrak, kardua, mahats zukua, oliba olioa, orburuak, patxaran mantekatuak, pikillo piperrak, potxak, teilak eta zainzuriak.
+ Saski berdea (65 euro): Dilista lehorrak, oliba olioa, orburuak, ozpina, pasta, pikillo piperrak, sagar zukua, tomate frijitua, txitxirioak, txokopipitak, zainzuriak eta kuia krema.
+ Saski gorria (75 euro): Ardo beltza (18 hilabete barrikan), ardi gazta, ardo zuria, molineritoak, oliba olioa, patxarana, pikillo piperrak, polboroiak, turroia eta zainzuriak.
Horrez gain, saskien osagarri gisa, “Euskararen haziak ereiten” egutegi ereingarria eskatzeko aukera ere izango da, 10 euroren truke. Zenbateko horretatik bost euro Lodosako Ibaialde Ikastolari zuzenean laguntzeko bideratuko dira.
Eskaerak Portalen edo errigora.eus webgunean egin daitezke, eta Zestoan abenduaren 3an egingo da saskien banaketa.