Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Atzo, asteazkena, amaitu zen Zestoako Udalak antolatutako pantailen inguruko hitzaldi zikloa. Maitane Ormazabal psikologoak gidatutako saioak Aizarnan, Arroabean eta Zestoan egin dira, eta herriko guraso eta irakasle interesdun ugari gerturatu dira bertara.
Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako guraso eta irakasleei zuzendutako hitzaldiak izan dira. Urriaren 26an Aizarnako eskolan egin zuten lehen saioa, 27an Arroabekoan eta, azkenik, atzo, 28an, Zestoako eskolan. Azken bi saioetan itzulpen zerbitzua ere eskaini zuten.
Maitane Ormazabal Psikologo Orokor Sanitarioa da, eta nerabezaroan, gaztaroan, osasun emozionalean eta osasun digitalean espezializatuta dago. Bere jardunean, teknologiak haur eta gazteen ongizatean eta harremanetan duen eragina lantzen du, besteak beste. Pedagogia loturazkoaren ikuspegitik, harreman osasuntsuak eraikitzearen eta ingurune digitalarekin modu orekatuan erlazionatzearen garrantzia azpimarratzen du.