Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Gau Beltza ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten ere Zestoako herrigunean, Arroabean eta Aizarnan. Urriaren 30ean, ostiralean, izango dira ospakizunak bi auzoetan, eta hilaren 31n, larunbatean, herrigunean. Kalabaza tailerrak, ipuin kontaketak, kalejirak, dantzak eta bestelako ekintzak izango dira haur eta gaztetxoentzat.
Herrigunean, hilerritik abiatuko den kalejira isila izango da ekintza nagusia; Arroabean, berriz, antortxekin ibilaldia eta Arimen Gaueko dantza egingo dituzte, eta Aizarnan ipuin kontaketak eta diskoteka izango dira, besteak beste. Antolatzaile guztiek etxeko trapu eta arropa zaharrak erabiliz mozorrotzera animatu dituzte herritarrak.
Zestoa
Urriak 29, osteguna
+ 16:30-19:00: Kalabazak hustutzeko tailerra Gaztelekuan (LH3).
Urriak 31, larunbata
+ 16:00-19:30: Sukaldaritza tailerra Gaztelekuan: kalabaza bizkotxoa (DBH).
+ 18:30: Kalejira isila, hilerritik abiatuta, kandelekin.
+ Ondoren: Amelie ipuin kontalaria Alonderon.
+ Amaieran: Gaztaina erreak plazan.
Arroabea, Urriak 30, ostirala
+ 17:00: Txepetxa.
+ 18:00: Bizkotxoen entrega Elkargunean.
+ 18:15: Antortxekin ibilaldia frontoiraino. Amaieran, Arimen Gaueko dantza.
+ 18:45: Bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a.
+ 19:15: Piñata, Txomin tabernaren eskutik.
Aizarna, Urriak 30, ostirala
+ 17:00: Aurpegi-pintaketa Barbantxorekin.
+ 18:15-19:00: Ipuin kontaketa ludotekan (HH2-LH2).
+ 19:00-19:45: Ipuin kontaketa ludotekan (LH3-LH6).
+ 20:00: Afari-merienda txikia elkartean.
+ 21:00-22:00: Diskoteka ludotekan.