Albisteak

Ateri, Ezta Ilen eta Barbaridad Bagdad taldeak gaztetxean izango dira larunbatean

Larunbat honetan, urriak 31, Ateri, Ezta Ilen eta Barbaridad Bagdad taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara. Emanaldiak 21:30ean hasiko dira, eta sarrerak bost euro balioko du.

Fundizio Musika Elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak antolatu dute hitzordua. Hiru taldeen artean, Ezpalakeko Juanjo Berasainen proiektu berria den Barbaridad Bagdad ezagutzeko aukera izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide