Albisteak

Bioeraikuntzako bigarren saioa egingo dute igandean Amillubin

Igande honetan, azaroak 1, Eskola Haziak egitasmoaren bioeraikuntza tailerraren bigarren saioa egingo dute Amillubin. Aurreko saioan prestatutako oinarritik abiatuta, oraingoan muretea altxatuko dute, formakuntza eta auzolana uztartuz. Parte hartu nahi dutenek koordinazioa@amillubi.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.

Saioa 9:30ean hasiko da eta 14:00ak arte luzatuko da. Parte hartzaileek bioeraikuntzako teknikak praktikan jartzeko, aurreko saioan landutako materialak erabiltzeko eta eraikuntza-prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Talde-lanean egingo dute muretea, eta goizean zehar hamaiketakoa ere izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide