Albisteak

Azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko beste asanblada bat egingo dute asteazkenean

Joan den ostiralean egindako lehen asanbladari jarraipena emateko, asteazkenean, urriaren 28an, 19:00etan elkartuko dira Kultur Etxean.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak beste asanblada bat deitu du asteazken honetarako, urriaren 28rako, azaroaren 11ko greba orokorraren antolaketan aurrera egiteko. Bilera 19:00etan izango da Kultur Etxean.

Joan den ostiralean, urriaren 23an, lehen asanblada egin zuten Jubilatuen tabernan, grebaren inguruan hitz egin eta mobilizazioa prestatzen hasteko. Azpeitian eta Azkoitian ere egin zituzten bilerak, eta hiru herrietan greba antolatzeko lanean ari direla jakinarazi du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Azaroaren 11ko greba orokorra ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitu dute, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Hiru aldarrikapen nagusi izango ditu: espekulatzaileen jabetzak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza langileriaren behar sozialen arabera antolatzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide