Albisteak

Jon Alberdi berriro ere garaile Txara Trail mendi lasterketan

Jon Alberdi korrikalari zestoarrak Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatutako Txara Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa irabazi zuen atzo. Alberdik ordubete, 39 minutu eta 51 segundo behar izan zituen 18 kilometroko eta 1.150 metroko desnibel positiboko ibilbidea osatzeko, bigarren sailkatu zen Beñat Onaindiak baino 31 segundo gutxiago.

Ez da Alberdik lasterketa honetan garaipena lortzen duen lehen aldia. Izan ere, 2022an jokatutako lehen edizioan bigarren postuan sailkatu zen, eta 2023an garaipena eskuratu zuen. 2024ko eta 2025eko edizioetan parte hartu gabe egon ondoren, aurten itzuli eta berriro ere podiumeko lehen koskara igo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide