Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Gau Beltza ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten ere Zestoan, haur eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak, ipuin kontaketak eta kalejira isila tartean. Joan den astean hasi ziren ekintzak, eta urriaren 31n, larunbatean, izango da ospakizun nagusia, hilerritik abiatuko den kalejira isilarekin.
Dagoeneko egin dituzte lehen ekintzak, eta datorren astean ere izango da zertaz gozatu. Ostegunean, urriaren 29an, kalabazak hustutzeko tailerra egingo dute Gaztelekuan, eta larunbatean, berriz, sukaldaritza tailerra izango da DBHko gaztetxoentzat, kalabaza bizkotxoa prestatzeko.Larunbateko ekintza nagusia 18:30ean hilerritik abiatuko den kalejira isila izango da. Odoren, Amelie ipuin kontalariaren saioa izango da Alonderon, eta ospakizunari amaiera emateko, gaztaina erreak izango dira plazan. Antolatzaileek herritarrak etxeko arropa zaharrekin mozorrotuta parte hartzera animatu dituzte.
Datozen egunetako egitaraua
Urriak 29, osteguna
+ 16:30-19:00: Kalabazak hustutzeko tailerra Gaztelekuan (LH3).
Urriak 31, larunbata
+ 16:00-19:30: Sukaldaritza tailerra Gaztelekuan: kalabaza bizkotxoa (DBH).
+ 18:30: Kalejira isila, hilerritik abiatuta, kandelekin.
+ Ondoren: Amelie ipuin kontalaria Alonderon.
+ Amaieran: Gaztaina erreak plazan.
Bestalde, Arroabean eta Aizarnan egun bat lehenago, urriaren 30ean, ostiralean, ospatuko dute Gau Beltza.