Albisteak

Gau Beltza ospatuko dute urriaren 30ean Aizarnan

Urriaren 30ean, ostiralez, Gau Beltza ospatuko dute Aizarnan, eta arratsaldetik gauera bitartean hainbat ekintza izango dira haurrentzat.

17:00etan hasiko da egitaraua, Barbantxorekin aurpegi-pintaketa saioarekin. Ondoren, ipuin-kontaketak izango dira ludotekan, adinaren arabera banatuta: 18:15etik 19:00etara HH2-LH2ko haurrentzat, eta 19:00etatik 19:45era LH3-LH6koentzat. 20:00etan afari-merienda txiki bat egingo dute elkartean, eta eguna amaitzeko, 21:00etatik 22:00etara diskoteka izango da ludotekan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide