Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

3Z Zahartzaroa Zainduz Zestoan elkarteak Zestoako eta auzoetako adinekoei zuzendutako bilera irekia antolatu du urriaren 29rako, ostegunerako. Saioa 17:30ean izango da, Alondero aretoan, Elkarrekin zahartu, elkarrekin ekin, elkar zainduz lelopean.
Topaketaren helburua zahartzaroan ekintza kolektiboak eta espazio partekatuak sortzeko aukerez hausnartzea izango da. Besteak beste, adinekoentzako jarduerak, tailerrak eta lan-taldeak proposatuko dituzte, baita herriko espazioak nola baliatu eta adinekoen parte-hartzea nola sustatu aztertu ere.
Horrez gain, zaintza-zerbitzu publikoen erabiltzaileei eta erabiltzaile ohiei ere parte hartzeko deia egin diete, jarraipen-talde bat sortzeko aukera lantzeko. Antolatzaileek Zestoako eta auzoetako adineko guztiak gonbidatu dituzte bilerara, beren ideiak eta ekarpenak partekatzera.