Albisteak

“Paperezkoak, altxor bat hilero” egitasmoaren saioa egingo dute larunbatean liburutegian

Larunbatean, urriak 31, “Paperezkoak, altxor bat hilero” egitasmoaren hurrengo saioa egingo dute Liburutegian. Ekintza 11:30ean izango da, eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, helduekin batera parte hartzeko.

Haurrak liburuetara gerturatzea da ekimenaren helburua, ipuinen, jolasen eta bestelako proposamenen bidez. Patxadazko aisialdia, liburuekin eta euskaraz jolastea eta haurrei kalitatezko denbora eskaintzea sustatu nahi dituzte. Parte hartzeko, urriaren 28a baino lehen eman behar da izena liburutegian. Saioa 20 lagunera mugatuta dagoenez, lehenbailehen izena ematea gomendatu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide