Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Zestoako jubilatuek Legazpira irteera antolatu dute azaroaren 10erako. Goizeko 9:30ean abiatuko dira, eta Mirandaolako Burdinola bisitatuko dute. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Mandubiko Bentan. Menua bertan aukeratu ahal izango da.
Irteeraren prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izena emateko azken eguna azaroaren 5a izango da, autobusa lehenago betetzen ez bada. Horretarako, jubilatuen bulegotik pasatu beharko da, 10:00etatik 11:00etara bitartean.