Albisteak

Sindikatuek eta etxebizitza sindikatuek A11ko greba antolatzeko bilera deitu dute astelehenerako

‘Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!’ lelopean, greba orokorra deitu dute azaroaren 11rako ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Espekulazioaren eta errentismoaren aurka eta etxebizitzarako eskubide bermatuta edukitzearen alde deitu dute grebara. Greba eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean, azaroaren 2an. Kultur Etxean jarri dute hitzordua, 17:30ean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide