Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Xiberoako ikastolak laguntzeko saski salmenta martxan da. Kanpainarekin bat egin nahi duten herritarrek Portalen egin dezakete eskaera, azaroaren 21era arte.
Hiru saski daude aukeran: Pettarra, 52 euroan; Arbaila, 57 euroan; eta Basabürü, produktu biologikoz osatua, 70 euroan. Askotariko elikagaiak biltzen dituzte, besteak beste, gazta, eztia, bixkotxak eta pastak.