Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Kapsula Kuantikoa azaroaren 17an izango da Zestoan, hasieran iragarritakoa baino hamabi egun beranduago. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatutako ekimenak fisika kuantikoaren oinarriak eta eguneroko bizitzan dituen aplikazioak modu ulergarri eta parte-hartzailean ezagutaraztea du helburu.
Unitate mugikorrean ikus-entzunezko baliabideak eta instalazio interaktiboak uztartuko dituzte, konplexuak diruditen kontzeptuak errazago ulertzen laguntzeko.
Goizean taldeak, arratsaldean bisita libreak
Gesalaga kaleko 22. zenbakian kokatuko da unitatea. Goizeko 09:00etatik 14:00etara talde-bisitak egingo dituzte, aurrez erreserbatuta. Saioek 50 minutu inguru iraungo dute, eta ikastetxeek, aisialdi-elkarteek nahiz bestelako kolektiboek parte hartu ahal izango dute.
Arratsaldean, berriz, herritar guztientzat irekiko dituzte ateak: 16:00etatik 19:00etara bisita libreak izango dira, erreserbarik egin beharrik gabe. Bisitek 30 minutu inguruko iraupena izango dute.
Talde-bisitetarako erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskatzeko, info@kuantika.eus helbidera idatzi edo 945 18 07 36 telefonora deitu daiteke.