Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoak antolatuta, ibilaldi motza egingo dute bihar, osteguna. Parte-hartzaileak 10:30ean elkartuko dira kiroldegi aurrean, eta handik abiatuko dute ibilbidea. Kiroldegi aurretik abiatu, Idi azpi-Ekainberriko aparkalekutik igaro, Trenbideko zubia zeharkatu eta Errotazar, Lili, Lauiturrieta eta Zubimusutik barrena itzuliko dira kiroldegira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidea gurpildun aulkian ere egin ahal izango da. Gainera, hamaiketakoa izango da parte-hartzaileentzat.