Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Seigarren urtez antolatu dute Arroa Beheko Artisau eta Baserritar Azoka, Ezkaizto auzo elkarteak Txara dendaren laguntzarekin. Bertan, askotariko produktuak izango dira salgai: barazkiak, ogia, gazta, eztia, kontserbak, gozogintzako produktuak, arropa eta osagarriak, bitxiak, ukenduak, zeramika eta ehungintzako lanak, besteak beste. Aurtengo berrikuntza nagusia, berriz, lanabesen erakusketa izango da.
Horrez gain, jateko eta edateko txokoa ere izango da, eta hanburgesak, taloak eta edariak eskainiko dituzte. Antolatzaileek eskudirua eramateko eta, ahal dela, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin dute. Autoz gerturatzen direnek Sansinenea industrialdean izango dute aparkatzeko aukera.