Albisteak

Azaroaren 14ko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Zestoako EH Bilduk

Azaroaren 14an Bilbon egingo den «Badatorren Euskal Herria defendatu» manifestazio nazionalera joateko autobusa antolatu du Zestoako EH Bilduk. Autobusa 14:45ean abiatuko da, Azpeitirako noranzko autobus geltokitik, eta itzultzeko bi aukera izango dira.

EH Bilduk «Badatorren Euskal Herria defendatu» lelopean manifestazio nazionala deitu du azaroaren 14rako, Bilbon. Mobilizazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik, eta egun berean Euskal Selekzioaren futbol partida ere izango da.

Zestoako EH Bilduk autobusa antolatu du bertara joan nahi duten herritarrentzat. Autobusa 14:45etan aterako da Gurutzetik, eta itzulerarako bi aukera eskainiko dituzte: manifestazioa amaitzean edo futbol partida bukatutakoan.

Autobusean joateko izena Portaleko tabernan eman daiteke, baita hurrengo formularioaren bitartez ere.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide