Albisteak

Txikitasunian Haundi eguna ospatuko dute urriaren 17an Arroabean

Txikitasunian Haundi eguna antolatu dute urriaren 17rako Arroabean. Goizetik gauera bitartean, haurrei zuzendutako jarduerak, giza proba eta musika izango dira.

Txepetxaren saioarekin hasiko dute eguna, 11:00etatik 12:30era, eta ondoren bingoa egingo dute. Arratsaldean, 17:00etan, Potx magoaren emanaldia izango da, eta 19:00etan Arroabeko eta Aizarnazabalgo taldeen arteko giza proba erronka jokatuko dute.

Giza probaren ondoren, musikak hartuko du lekukoa 20:00etan, Joseto ta Alayak elektrotxarangarekin. Gauean, 22:00etan, Gabezin taldearekin erromeria izango da, eta ondoren DJ Patx arituko da. Afaltzeko garaian, Perurena Burguers janari-kamioia plazan egongo da.

Txinga apustutik gizaprobara

Iazko Txikitasunian haundi egunean, txinga apustuak izan zuen harrera bikaina ikusita, aurtengo Txikitasunian Haundi egunerako antzeko zerbait prestatzea bururatu zitzaien antolatzaileei. Broma artean sortu zen giza proba egiteko ideia, baina aurrera atera dute: materiala eta aurkariak lortu, eta gogor entrenatu dute hitzordurako. Aizarnazabalgo taldea izango dute aurrez aurre Arroabeakoek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide