Albisteak

Arroagoian bertso afaria egingo dute urriaren 23an

Aitor Mendiluze eta Aratz Igartzabal bertsolariekin bertso afaria antolatu dute urriaren 23rako, ostiralez, Arroagoian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarreren erdiak dagoeneko salduta daude.

Afaria 21:30ean hasiko da, eta bertsoa, musika eta lagun arteko giroa izango dira. Aitor Mendiluze eta Aratz Igartzabal izango dira bertsolari gonbidatuak, eta bertsoen ondoren DJ Patxek hartuko du lekukoa, gauari musikarekin jarraipena emateko.

Menuari dagokionez, iberikoak, entsalada mixtoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrilan, limoizko sorbetea cavarekin, ogia, kafea eta edariak izango dira. Afariaren prezioa 35 eurokoa da.

Erreserbak 646 14 25 96 telefono zenbakian egin daitezke, eta izena emateko azken eguna urriaren 12a izango da. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute sarreren erdiak dagoeneko saldu direla, eta bertaratzeko asmoa dutenei azken unera arte ez itxarotzeko gomendatu diete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide