Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Udalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak udaleku irekietan begirale aritzeko baldintzak aldatu dituela datorren udarako, eta herriko gazteak begirale titulua eskuratzeko ikastaroak egitera animatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak uztailean argitaratutako Aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzko 112/2026 Dekretuaren arabera, 2027ko udaleku irekietan kontratatuko diren begiraleen %70ek aisialdiko begirale titulua izan beharko dute, eta 2028an portzentajea %80ra igoko da. Koordinatzaileek, berriz, aisialdiko zuzendari titulua eduki beharko dute.
Baldintza berriak kontuan hartuta, Zestoako Udaleko Gazteria Sailak herriko gazteak animatu ditu begirale eta zuzendari ikastaroak egitera, aurrerantzean udaleku irekietan lan egiteko titulazioa gero eta beharrezkoagoa izango baita.
Hainbat astialdi eskola hasi dira dagoeneko ikastaro horiek eskaintzen. Eskolen zerrenda, webguneak eta harremanetarako datuak Gipuzkoangazte webgunean kontsulta daitezke.