Albisteak

Lizarrustitik abiatu eta ia 13 kilometroko zeharkaldia egingo du Agirok larunbatean

Agiro Mendi Klubak mendi zeharkaldia antolatu du larunbat honetarako, irailaren 26rako. Ibilbidea Lizarrustitik abiatu eta Putxerri eta Alleko mendietatik igaro ondoren, Lizarrustira itzuliko da. Ia 13 kilometroko ibilbidea izango da.

Irteera 08:15ean izango da Gurutzetik. Parte hartu nahi dutenek irailaren 24ra arte, osteguna, izango dute izena emateko aukera, 697 75 63 65 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide