Albisteak

Argazkilaritza estenopeiko tailerra egin dute gaur goizean

Gaur goizean, Nagore Legarretak gidatutako argazkilaritza-tailerra egin dute, Portale Kultur Elkarteak antolatuta. Ekintza elkarteak prestaturiko Uzta Hila programaren barruan egitekoa zen, baina atzeratu egin behar izan zuten, eta azkenean gaur egin dute.

Ibaia izan dute saioaren ardatz, eta argazkilaritza-teknikaren inguruko azalpen teorikoekin hasi dute jardunaldia. Ondoren, eskuz egindako kamera ilunak hartuta, ibaiaren ingurura joan dira argazkiak egitera. Argia eta esposizio-denbora orekatuz ateratako irudiak errebelatu eta, jarraian, mugikorraren bidez digitalizatu dituzte.

Eguraldi ederra lagun eta giro bikainean, guztira 20 argazki sortu dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide