Albisteak

Xabin Etxaide omenduko dute Monbarreko sarraskiaren 41. urteurrenean

Ostiralean, irailaren 25ean, 41 urte beteko dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide zestoarra tiroz hil zutenetik. Etxaiderekin batera, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena ere hil zituzten Baionako Monbar hotelean.

Urtero bezala, aurten ere Etxaide omenduko dute, urteurrenaren biharamunean, larunbatean, irailaren 26an.

Goizeko 09:00etan Ertxiña mendira igoko dira, Gurutzetik abiatuta, eta han talde argazkia aterako dute. Eguerdian, berriz, 13:00etan plazatik abiatuko dira kalejiran, Etxaideren omenezko monolitoraino. Bertan, urteroko omenaldi ekitaldia egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide