Albisteak
“Ezkutuko altxorrak” egitasmoaren baitan bisita gidatua izango da larunbatean Zestoan
— 2018-04-10“Ezkutuko altxorrak” programaren barruan Zestoan bisita gidatua izango da larunbat honetan, hilak 14, eguerdiko 12:00etan hasita. Vicente Davilaren gidaritzapean herriko txokoetako historiaz gozatzeko aukera izango da doan. Bisitan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 ).
“Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, 57 bisita egingo dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte saioak.
Gainontzeko bisitei buruzko informazioa hemen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide