f11 Argazki Elkartearen 2018. urterako EGUTEGIA

Aupa lagunok:

Urtero bezela, f11 Argazki Elkarteak egutegia atera dugu, 2018. urtekoa oraingoa. Bertan, guk ateratako Zestoako argazkiak daude eta herriko data garrantsitzuenak. Gurutzeaga taberna ( kanario ), Laiak eta Koiote tabernan jarri ditugu salgai. Beste aukera argazki taldeko edozeinekin kontaktuan jartzea da.

Egutegiaren salneurria 7€ koa da.

Hona hemen aurrerapentxo bat. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

Eskerrik asko!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide