Albisteak

Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eska dezakete

Familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion deskontua eskatzeko epea zabaldu du Zestoako Udalak. Udaletxean hainbat agiri aurkeztu beharko ditu deskontua eskatu nahi duen orok otsailaren 28a baino lehen.

Agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:

  • Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
  • 2021eko diru sarreren egiaztagiria.
  • Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide