Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Treba Gurasoak programaren baitan, “Arauak eta mugak familian nola ezarri era asertibo batean” izeneko tailerra antolatu dute. Saio hau datorren martxoaren 18an, asteartea, eta martxoaren 19an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Alondero aretoan.
Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako doako tailerra izango da eta Leyre Cano trebatzaileak emango du. Bertan, familian arauak eta mugak modu asertiboan ezartzearen garrantzia aztertuko da, tresna erabilgarriak eskainiz eguneroko bizitzan aplikatzeko.
Parte hartu nahi dutenek izena emateko azken eguna bihar izango da eta WhatsApp bidez egin beharko dute 688 684 029 telefono zenbakira idatziz.