Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txikitasunian Haundi ekimenaren baitan egitekoa zen Danbolin fanzine tailerra atzo, ostiral arratsaldez egin zen. Dozena bat haur gerturatu ziren Elkargunera. Danbolin aldizkariak dituen atalei buruz eta Arroabeak Danbolinen duen presentziaren inguruan aritu ziren bertaratutako haurrak. Ondoren, beraien Danbolin propioa egiteko aukera izan zuten. Ea laster Danbolinen kolaboratzaile lanetan ikusten ditugun!