Albisteak
“Feminismoak egiten gaituelako herri!”
— 2017-03-092017ko Emakumeen Nazioarteko Eguna trikiti doinuz dantzatuz eta abestuz ospatu zen Zestoan. Plazatik hasita ordu erdi inguruko kalejira egin zuten Zestoako kaleetan. Zestuko Trikitixa elkarteko kideek giro ederra jarri zuten kaleetan, hainbat trikitilari eta pandero jotzailerekin.
Kalejira amaitzean Zestoako Txoko Feministako kideek idatzi bat irakurri zuten megafonai bidez. “Denok gaude borrokatzera kondenatuta. Guk badugu ordea beste kondenatu batzuek ez daukaten zerbait, guk geure ipuina idazteko asmoa daukagu. Hasiera kontatu dizuegu eta korapiloa aldaketa sozial eta politiko baterako bidea da, bizitza erdigunera ekarriko duena (…) Ez da ezusteko amaiera duen ipuin horietako bat, denok baitakigu Eskal Herri feminista eta burujabe batekin amaituko dela” zioen idatziaren pasarte batek. “Feminismoak egiten gaituelako herri!” esaldiarekin amaitu zuten adierazpena.
Ekitaldiari amaiera kantuan eman zioten Zestoako plazara gerturatutakoek. Azpiko bideo honetan amaierako abestia ikus dezakezue:
Egin zaitez bazkide