Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Martxoaren 8aren arira, Bargaztak talde feministak, Portalek eta 3Z elkarteak Udalaren laguntzarekin, elkarlanean antolatutako Feminismotik (H)astea! egitarauaren baitan hiru emanaldi izango dira aste honetan. Martxoaren 16an, asteazkenean , “Emakume helduen aurkako indarkeria” izenburupean hitzaldia izango da Oneka emakume pentsionisten elkartearen eskutik. 18:00tan Portalen. Ostegunean, “Belarri Bero, bai esan?” Web seriearen aurkezpena izango da 18:30ean Kultur Etxeko aretoan eta azkenik, ostiralean, “Luze edo Motz” bakar hizketa saioa, 19:00tan hasita Kultur Etxeko aretoan. Emanaldi honetarako sarrerak salgai daude Portalen 5 euroren truke.
