Albisteak

Festa Batzordeak aurtengo jaien balorazioa egingo du datorren asteazkenean

Aurtengo festen inguruko balorazioa egiteko bilera egingo du Festa Batzordeak datorren asteazkenean, hilak 18, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Bilera irekia izango da, beraz, edonork har dezake parte. Ekitaldi nagusienak errepasatzeaz gain, parte-hartzaile kopurua, antolaketa, giroa edota ondo joan diren edo hobetu beharreko ekitaldien inguruko hausnarketa egingo da. Horrez gain, Festa Batzordearen funtzionamendua aztertu eta jaien balantze ekonomikoaren berri emango da.

Bileran parte hartzeko ahalegin berezia egitea eskatu du Udaleko Kultura Sailak, datorren urtean kontuan hartu beharreko gauzak identifikatzeko baliagarria izango delako.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide