Albisteak

Festa eta aldarrikapen giroa izango da Arroabean asteburu honetan

Aldarrikapenez betetako hainbat ekintza antolatu dituzte ostiralerako eta larunbaterako Arroabean. Txikitasunean Handi izena eman diote asteburuari. Antolatzaileek azaldu digutenez, ikusita orain arte herriko taldeek bakoitzak bere kasa ekintza ezberdinak antolatzen zituztela, aurten denek elkarrekin asteburu borobil bat osatzea erabaki dute. Talde bakoitzak bere ekintzekin zentratu da baina denak elkarlanean eta ekintzak koordinatuz.

Antolatzaileak: Sakulupe Guraso Elkartea, Arroako Festa Batzordea, Bidegorriaren aldeko taldea, Arroa Herri Hezitzailea, Ederki Elkartea, Txomin Taberna, Lourdes Taberna

25 ostirala

  • 17:00etan, ume jolasak.
  • 18:30ean, “Eskola Berria Orain!” ekitaldia. Ondoren, gaztaina erre jana.

26 larunbata

  • 11:00etan, bidegorriaren aldeko martxaren hasiera Narrondotik.
  • 12:30ean, elkarretaratze zaratatsua Zestoako plazan (gorriz jantzita joateko gonbita egin dute antolatzaileek).
  • 16:00etan, II. mus txapelketa.
  • 17:00etan, haurrentzako zinema euskaraz.
  • 19:30ean, triki-poteoa.
  • 21:30ean, bertso afaria Ederki elkartean. Bertsolariak: Julio Soto eta Aitor Sarriegi (sarrerak salgai Txominen eta Lurdesen). Ondoren, ordu txikiak arteko festa.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide