Albisteak

Festa giroa nagusituko da asteburuan Iraetan

Pasa den astean hasitako Santa Ines jaiei jarraipena emango diete datozen egunetan. Gaur iluntzean, urtero legez, auzoko mus txapelketa jokatu da Bekoetxen. Txapelketa 22:30ean hasiko da baina izen-ematea 22:00etan zabalduko dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu.

Bihar goizean, pilota txapelketako finalak eta hiru eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatu dituzte. Finalean, Arrita eta Txapei, Hector eta Anderren aurka arituko dira. Hiru eta laugarren postuak, berriz, Jon eta Beñat eta Urtzi eta Liamen artean erabakiko dira.

Aurtengo festetako berrikuntza nagusia garagardo afaria da. Larunbatean izango da hitzordua eta iluntzeko 20:30ean hasita ez da jan edanik faltako auzoko frontoian. Saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardoz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren, Emengattun taldearen erromeriak alaituko du giroa. Oraindik afarirako batzuk gelditzen dira  (10-15 inguru), eskuratu nahi duenak auzoko Errota tabernan eros dezake 20 euroren truke.

Ikusi egitaraua osorik:

URTARRILAK 25 – OSTIRALA
22:30 Mus txapelketa Bekoetxen (Inskripzioa 22:00etatik aurrera)

URTARRILAK 26 – LARUNBATA
11:00 “Vamos al frontón”
11:30 Pilota finalak
13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka Elkartean
14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
20:00 Batukada Iraetako kaleetan zehar
20:30 Garagardo afaria Iraetako frontoian:
Saltxitxak, kodilloa, postrea eta garagardoa nahi adina
24:00 Erromeria: HEMENGATTUN taldearekin

URTARRILAK 27 – IGANDEA
10:00 Meza Iraetako jubilatuen omenez
10:30 Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa
16:00 Jaioberriei omenaldia
16:30 Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak
17:00 Iraetako tren txikia zabalik
18:00 Txokolatada

 

  • Oharra: Larunbatean Iraetatik Zumaia eta Azkoitira joateko autobus zerbitzua egongo da gau osoan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide