Albisteak

Festak eta udako ekintzak antolatzeko lehen bilera egingo dute ekainaren 8an

Amabirjin jaiak eta udako ekintzak antolatzeko lehen bilera egingo dute datorren ekainaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Alonderoko udal aretoan. Hainbat gai jorratuko dira bilera horretan: Udal zer Zestoan? egitasmoko ekintzak, abuztu amaierarako proposamenak, uda amaierako kontzertua erabakitzea, edadetuen egunari buruzko nondik norakoak, festetako egunak, ekitaldi nabarmenak, txupinazoa nork botako duen aztertu…

Udalak festak antolatzeko lehen bilera horretara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Izan ere, erakundeak azaldu du bileran proposatutako ekitaldiek lehentasuna izango dutela beste guztien gainetik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide