Albisteak

Festak ez du etenik Arroagoian

Joan den ostiralean hasi ziren Arroagoiko santio-santanak. Asteburuan zehar askotariko ekintzak izan dira auzoan: erromeria, Tolare txirrindulari igoera, umeen bazkaria, mozorro desfilea, karaokea… Festak ez du etenik, eta datozen hiru egunetan ere jai giroa nagusituko da Arroan. Gaur, astelehena, Santio bezpera ospatuko dute; bihar, Santio eguneko ospakizunak izango dira, eta asteazkenean jaiak agurtuko dituzte, Etxaide eta Naiara trikitilarien erakustaldiarekin.

Hemen datozen hiru egunetako egitaraua:

24, astelehena . Santio bezpera

17:00 Iago Mago

19:00 herritarren arteko kirolak

22:30 erromeria Laja eta Lutxurdio

Jarraian, helduen Karaokea

02:00 DJ Olber

25, asteartea. Santio eguna

11:00 tortilla eta sagardo lehiaketak

12:00 esku pilota partidak

18:30 Herri kirolak Izer eta Alabier trikitilariekin. Harri jasotzen Udane Ostolaza eta Imanol Lartain. Aizkoran Aratz Mugertza eta Xabier Zaldua

22:30 argazki proiekzioa

26, asteazkena

11:00 meza. Jarraian, Itxaropena Dantza Taldea, jubilatuen hamaiketakoa eta Bingoa

19:00etan Etxaide eta Naiara trikitilariak. Tartean, otarraren zozketa eta argazki lehiaketako sari banaketa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide