Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pasa den larunbatean arabiar hizkuntzako ikasleek festa bat ospatu zuten ikasturteari amaiera emateko. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako eskolak eman ditu Abdul irakasleak urte guztian zehar. “Guraso arabiarrak dituzten Zestoako haurrei arabea irakasten diet. Bi maila ezberdinetako eskolak ematen ditut, oinarrizko maila eta maila aurreratuagoko eskolak ere ematen ditut” dio irakasleak.
Larunbatean ikasturte amaierako ospakizuna egin zuten, eta hurrengo urtean ere arabiar hizkuntza irakasten jarraitzeko asmoa dute. Abdulek azaldu digunez “aurtengo ikasturtean 17 haur izan ditugu, eta astero larunbat eta igandez eman dizkiegu arabiar eskolak. Haur hauek euskaraz eta gaztelaniaz badakite, eta eskola hauekin beraien gurasoen hizkuntza irakasten diegu”.
Hurrengo ikasturtean haur gehiago hasiko direla aurreikusten dute.
IRUZKINDU