Albisteak

Festetako egitaraua jakinarazi du Udalak

IRAILAK 2, LARUNBATA. GAZTE EGUNA

11:30. XXXVI. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.

Eguerdi partean. Zestoako Batukada.

13:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

14:15. Herri bazkaria, plazan, “Antton ao pobo – Etxera” herri ekimenak antolaturik. Bazkari kafearekin bertso saioari hasiera.

17:00. Bertso saioa, frontoian. Bertsolariak: Jon Maia, Miren Artetxe, eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Imanol Artola.

Ondoren. Getaiko elektrotxorongo.

22:30. EH Sukarra + Lin Ton Taun. Foru plazan.

IRAILAK 3, IGANDEA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:30. Meza.

13:15. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Esperanza Benítez Doblado eta Pedro Igarataundi Unanue izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.

Ondoren, harri-jasotzaileak plazan: Lur Errekondo, Lierni Osa, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti.

14:30. Bazkaria Bainuetxean.

18:00. Zestoako XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan. Antolatzailea: Zestuko Trikitixa kultur elkartea.

IRAILAK 7, OSTEGUNA

17:30. Lauiturrietatik Portalera, 12 eta 13 urteko neska-mutilen kronoigoera bizikletaz. Izen-ematea kiroldegian datorren irailaren 4, 5 eta 6an arratsaldez.

17:30. Ama Birjina bezperako meza.

19:00. Naroa Agirrek botako du txupinazoa, Pilotako Euskal Selekzioko kideen izenean. Eletrokela elektrotxaranga.

22:00. Istilu + Mehatxuka + Lizartxo erromeria.

IRAILAK 8, OSTIRALA. AMABIRJINA EGUNA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.

11:00-14:00. Hondarrezko eskulturen tailerra , Andoni Bastarrikarekin, frontoi zaharrean.

12:30. Meza.

Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.

13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.

18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta – Naroa Agirre / Iera Iturriaga – Maite Mujika. Sasiain – Olaiz / Odriozola – Alonso.

22:00. Willis Drumond + MICE + Dj Olber, Laranjadin.

IRAILAK 9, LARUNBATA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.

12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.

14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.

16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.

17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.

19:00. Ustekabe txartanga.

23:00. DJ Festa: Oliba & Antxoa + Albabarruna + HGS.

IRAILAK 10, IGANDEA

(Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu)

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.

11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu…).

12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Ustekabe txaranga goizean zehar.

12:45. Zezen bolaztatuak 16 urtetik gorakoentzat. Poniak umeentzat.

14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.

16:00. Haurrentzat tailerrak.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.

17:30. XXIV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian.

Antolatzailea: Artxate elkartea.

18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Arima, Sofa, Lukiek.

18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ruiz de Velasco Ordezkoa: Guillermo Alonso. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean.

Ondoren, eta festei amaiera emateko, Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide