Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Festetako paella jana antolatzeko azken bilera egingo da datorren hilaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Kuadrilla bakoitzeko arduradun batek behintzat bertan izan beharko du, kuadrillako kide kopurua jakinda eta kide bakoitzaren txartelaren diruarekin (5 €).
Ostiraleko saioan, kuadrilla bakoitzak egin beharko duen lanen banaketa ere egingo da. Bestalde, antolatzaileek azaldu dute bilera eguna izango dela paella janean izena emateko aukera.